Ohiko galderak

1. ¿Nola erosi dezaket?
Erosketak egiteko, beharrezkoa da aukeratu dituzun produktuak “erosketa saskian” sartzea. Ordainketa egiteko, oso garrantzitsua da eskatutako datu guztiekin proposatutako fitxa betetzea. Jarraitu pantailako argibideei eta zure erosketa arazorik gabe egin ahalko duzu.

2. Bazkidea eta/edo armagina naiz, nola baliatu naiteke dagokidan %8ko deskontuaz?
%8ko deskontuaz baliatu ahal izateko, webguneko goiko partean izena eman besterik ez duzu behar.
Bazkidea bazara, zure erabiltzailea bost digituko zenbaki bat izango da, zure bazkide zenbakia hain zuzen ere, aurretik zeroak jarriz. Adibidez, zure bazkide-zenbakia 1 bada, zure erabiltzailea 00001 izango da. Pasahitza, zure NAN zenbakiko azken 4 digituak dira.
Armagina bazara, zure erabiltzailea F letra lehenengo eta ondoren 5 digituko zenbakia izango da, zure armagin-zenbakia hain zuzen ere, aurretik zeroak jarriz. Adibidez, zure armagin-zenbakia 1 bada, zure erabiltzailea F00001 izango da. Pasahitza, eman zenigun NAN edo Pasaporte zenbakiko azken 4 digituak dira.

3. Bazkidea eta/edo armagina naiz, baina izena emateko arazoak dauzkat, nola egin dezaket?
Bazkidea eta/edo armagina bazara baina aurreko puntuko argibideak laguntzen ez badizute, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean. Agian zure daturen bat falta zaigu; adibidez, e-mail helbidea, eta ezin izan zaitugu dendan altan eman.

4. Zenbat balio du bidalketak?
www.eibarstore.com webgunean agertzen diren prezioek ez dituzte edozein helmugarako bidalketa-gastuak barne hartzen. Erosketan aurrera joan ahala, zure helmugarako bidalketa-gastuak ikusi ahalko dituzu. Hona hemen garraio-gastuak:

- Penintsula: 6,50 €
- Kanariak, Balearrak, Ceuta eta Melilla: 12 €
- Europa: 25 €
- Munduko gainerako herrialdeak: 36 €
- Garraioa ordainduta 99 eurotik gorako eskarietan.

5. Zein da garraio-epea?
Helmuga Penintsula barruan badago, produktua eskaria baieztatzen denetik 1 eta 4 egun baliodun arteko epean entregatuko da. Munduko beste edozein lekura bidaltzekotan, epea gehienez jota 15 egun baliodunetara luzatzen da, merkantzia aduanetan atxikita egon daitekeen egunak zenbatu barik.
Kontutan izan produktu pertsonalizatuak eskatuz gero, garraio-epea 4 eta 8 egun artean luzatuko dela.

6. Zer gertatzen da nire eskaria iristen denean etxean ez banago?
Ez kezkatu, garraiolaria bat baino gehiagotan saiatzen da produktua entregatzen. Hala ere, hartzailea tokian aurkitzen ez badu ohar bat utziko du, entregatzea adosteko jarraibideak zehaztuz. Era berean, hartzaileak ordutegi zabalago batean garraiolariaren ordezkaritzatik pasatzeko aukera dauka.

7. Neurri aldaketak. Produktua jaso eta gero, neurria aldatu dezaket?
Ehun-gaiak edo oinetakoak badira, neurriak aldatzea onartuko da, baldin eta eskaera 7 egunetako epean egiten bada (eskaria jaso zenetik) eta produktuak egoera onean eta erabili gabe badaude eta jatorrizko etiketa, kaxa edo enbalajea kontserbatzen badute. Mezularitza-enpresaren entrega-frogagiria nahikoa izango da jasotze-data frogatzeko.
Salbuespen modura, ezin izango dira aldatu Bezeroaren zehaztasunei jarraituz edo bere neurrira egindako produktuak.
Neurri aldaketa gauzatu baino lehen, gurekin harremanetan jarri beharko zara Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. e-mail helbidearen bitartez, aldatzeko arrazoia eta eskariaren erreferentzia adieraziz. Eskaera jaso ondoren, jarraitu beharreko prozedura emango dizugu eta garraiolari bat bidaliko dugu merkantzia jasotzeko. Produktua itzultzeko kostuak bezeroaren kontura izango dira eta merkantzia berriaren bidalketa-gastuak, SD EIBARREN kontura.

8. Itzulketak. Eskaria jaso eta gero, itzuli dezaket?
Produktua kontratua eta/edo produktuaren zehaztapenekin bat ez baletor, Bezeroak saneamendua eska dezake bi urteko epean, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bategina onartzen duen azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera.
Era berean, Bezeroak eskaria jasotzen duenetik zazpi eguneko epea izango du kontratua desegiteko eta erositako produktua itzultzeko. Mezularitza-enpresaren entrega-frogagiria nahiko izango da jasotze-data frogatzeko.
Kasu hauetan, SD EIBARREK bezeroari erabilitako ordainketa modu berdinaren bitartez itzuliko dio erosketaren dirua.
Salbuespenez, ezin izango dira itzuli Bezeroaren zehaztasunei jarraituz edo bere neurrira egindako produktuak. Horrez gain, ezin izango dira itzuli egoera onean ez dauden, erabiliak izan diren eta jatorrizko etiketa, kaxa edo enbalajea kontserbatzen ez duten produktuak.
Eskaria itzuli baino lehen, gurekin harremanetan jarri beharko zara Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. e-mail helbidearen bitartez, itzultzeko arrazoia eta eskariaren erreferentzia adieraziz. Eskaera jaso ondoren, jarraitu beharreko prozedura emango dizugu eta garraiolari bat bidaliko dugu merkantzia jasotzeko.
Produktua itzultzeko gastuak SD EIBARREN kontura izango dira.

9. Zer gertatzen da erosi nahi dudan produktua stockean ez badago?
Nahi duzun produktuaren izakinik ez badago ezin izango duzu eskaera burutu. Izan ere, www.eibarstore.com webgunean berehalako zerbitzu baterako stockean dauzkagun produktuak baino ez ditugu salmentan jartzen.

10. Beste pertsonei opariak egin ahal dizkiet zuen dendaren bitartez?
Noski. Oso erraza da. Eskaera egiterakoan, bidalketa-helbidea adierazi besterik ez duzu behar. Kito.

 

Argibide gehiago behar badituzu edo zalantzarik izatekotan, deitu hurrengo zenbakietara: 902 676 075 edo 943 20 18 31, 2. luzapena (denda). Nahiago baduzu, harremanetan jar zaitezke Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta elektronikoan edo guk zuzenean deituko zaitugu hemen klik eginez.

NEWSLETTER

Gure Newsletterrera izenpetu!
Idioma
Please wait